Plan bat pentsatzea buruketa bati heltzeko moduak edo estrategia desberdinak daudela ikustea da, baina praktikara eraman gabe. Honen oinarria hauxe da:

• Buruketa bat ebazten duenak ez daki ziur bururatzen zaion lehen bideak soluziobidera eramango duen.
• Eta buruketa batek, oro har, ebazteko bide desberdinak ditu.

Buruketen ebazpenean erabiltzen diren prozeduretako bakoitzari estrategia deitzen zaio.

Estrategiak buruketaren edo egoeraren datuetan oinarritu beharrean, pertsonaren ihardunean oinarritzen diren prozedurak dira, buruketa bat ebaztean edo ikerketa bat egitean erabili behar diren teknikak, kontzeptuak eta prozesuak aukeratzen laguntzeko.

Aieruen saiakuntzak eta esperimentazioak soluziora eraman gaitzaketelakoan buruketara hurbiltzeko gaitasuna estrategiek areagotzen dute. Emaitza lortu ondoren, frogatzeko eta erabilitako metodoak kontrolatzeko beharra bultzatzen dute.

Ondoren azalduko den estrategia bakoitza ulerterraza eta aplikagarritasun handikoa izango da; hau dela eta, horietako bakoitza nahiko azpimarratu beharko da.

Hona hemen estrategia batzuk:

  1. Hizkuntza eta idazkera egokiak aurkitzea
  2. Soluziotik abiatu
  3. Indukzio-metodoa
  4. Esperimentatu. Jarraibideak atera
  5. Analogia. Antzekotasuna
  6. Buruketa bat txikiago batzuetan zatitzea: Sinplifikatzea. Soiltzea
  7. Simetriari etekina ateratzea
  8. Saiakuntza-errorea
  9. Antolamendua
  10. Buruketa bat aldatzea
  11. Muturretako kasuak
  12. Eskema, irudi, taula edo diagrama bat egitea