Koordenatu-sistema batean aljebra eta analisi matematikoaren oinarrizko teknikak aplikatuz, lerro eta forma geometrikoen ikerketa egiten duen Matematikaren atala da. f(x,y)=0 motako formulen bidez irudi geometrikoak adierazten uzten digu, non f funtzio bat edo adierazpen matematiko bat den.
Kurbak eta beraien propietateak ikertzen dituen Matematikaren atala da. Horretarako Analisi matematiko eta Aljebraren oinarrizko teknikaz baliatzen da.

  • Bektoreak espazioan
    Bektorearen definizioa. Eragiketak
    Bektoreen konbinazio lineala. Bektoreen menpekotasuna
    Oinarria: Ortogonala. Ortonormala
    Bektoreen biderkadura eskalarra. Adierazpen analitikoa. Propietateak. Bektorearen modulua. Bi bektorek osatzen duten angelua.
    Bektoreen biderkadura bektoriala: Propietateak. Adierazpen analitikoa. Paralelogramo baten azaleraren kalkulua
    Hiru bektoreren biderkadura nahasia: Propietateak. Adierazpen analitikoa. Paralelepipedo baten bolumenaren kalkulua
  • Zuzena eta planoa espazioan
    Segmentu baten erdigunea. Puntu baten simetrikoa beste batekiko
    Zuzenaren ekuazioak: Bektoriala, Parametrikoak, Jarraitua (orokorra), Inplizitua (Cartesiarra)
    Planoaren ekuazioak: Bektoriala, Parametrikoak, Inplizitua. Plano berezien ekuazioak
  • Zuzenak, planoak: Posizio erlatiboak
    Bi zuzenen arteko posizio erlatiboak
    Bi planoren arteko posizio erlatiboak
    Zuzen bat eta plano baten arteko posizio erlatiboak
    Hiru planoren arteko posizio erlatiboak.
  • Metrika espazioa
    Bi zuzenen arteko angelua. Bi planoren arteko angelua. Plano bat eta zuzen baten arteko angelua.
    Bi punturen arteko distantzia. Puntu bat eta zuzen baten arteko distantzia. Puntu batetik plano baterako distantzia. Bi planoren arteko distantzia. Zuzen batetik plano baterako distantzia. Bi zuzenen arteko distantzia.
    Bi zuzenekiko elkarzuta den zuzenaren ekuazioa.
    Puntu baten simetrikoa zuzen batekiko. Puntu baten simetrikoa plano batekiko.
    Zuzen baten proiekzio ortogonala plano batean
  • Leku geometrikoak
Anuncios