Bektoreak, matrizeak, ekuazio linealetako sistemak eta beraien arteko erlazio, eragiketa eta propietateak ikertzen dituen Matematikako aljebraren adarra da.
Arlo hura Batxilerrean aztertzen da, bai Matematika orokorrean bai Giza Zientziei aplikatutako Matematiketan.

  • Ekuazio linealen sistemak. Gauss-en metodoa
    Ekuazio lineala. Ekuazio linealetako sistemak (2 eta 3 ezezagunekin). Sistema baliokideak. Sistemen bateragarritasuna eta ebazpena.
    Gauss-en metodoa. Soluzioen esanahi geometrikoa.
  • Matrizeak
    Esanahia eta aplikazioak benetako testuinguruan
    Eragiketak matrizeekin. Propietateak
    Aplikazioak: Menpekotasun lineala. Matrize baten heina
  • Determinanteak
    Matrize baten determinantea (2. eta 3. ordenakoak). Kalkulua eta propietateak
    Determinante baten garapena (metodo desberdinak erabiliz)
    Alderantzizko matrizearen kalkulua. Minor osagarria. Matrize adjuntua
    Matrize baten heinaren kalkulua eta determinantearen arteko erlazioa
  • Ekuazio linealen sistemak: Rouché-ren teorema
    m ekuazio lineal eta p ezezagun dituzten sistema linealak. Ezezagunen koefizienteen matrizea eta matrize zabaldua
    Rouché-Fröbenius-Kronecker-en teorema
    Sistema bateragarrien soluzioa bilatzen:
    Cramer-en erregela
    Gauss-en metodoa
    Alderantzizko matrizearen metodoa
    Parametrodun sistemak (parametro batekin)
Anuncios