1. Nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira. (Anonimoa)

  2. Aurrerapenak bilatuz gure mugak onartzen dituena da gure laguna. Nere lagunok gogoratu: Ez dago belar txarrik, ez da pertsona txarrik ere; kultibadore txarrak baizik. (Victor Hugo)


Kalkulua: Kalkulatzeko metodo eta prozedurez arduratzen diren matematikaren zenbait adarri ematen zaien izena.
Kalkulu diferentziala XVII. mendeko problema zientifiko nagusiak ebazteko sortu zen: Kurben luzerak, Gorputz geometrikoen azalerak eta bolumenak, Kurba baten ukitzaileak, Funtzioen maximo eta minimoak… Mende horretako matematikari askok landu zituzten problema horiek. adibidez, Fermat, Wallis, Barrow…
Hasiera batean problema horiek independenteak ziren eta horrela tratatzen ziren. Problema hauek eta beste asko hartu eta teoria orokor bat egitea lortu zuten Isaac Newton eta Gottried Wilhehn Leibnitz-ek

Limitea: Funtzio baten aldagai independenteari baldintzaren bat jarri ondoren, funtzioa hurbiltzen den balioa da funtzioaren limitea.

Limitearen kontzeptua, Limite finitua, Limite infinituak, Indeterminazio motak, Funtzio baten limitea puntu batean, Funtzioa jarraitasuna, Bolzanoren teorema eta Weierstrassen teorema aztertzen dira gai honetan.

Anuncios