1. Musika soinuen aritmetika da, optika argiaren geometria den bezala. ( Claude Debussy)

Leku geometrikoa: Propietate jakin bat betetzen duten puntu guztien multzoa da.
Leku geometrikoaren adibide giza ondoko hauek aipatuko ditugu:

  • AB segmentu baten erdibitzailea: A-tik eta B-tik distantzia berean dauden puntuen leku geometrikoa da.

  • Angelu baten erdikaria: angeluaren aldeetatik distantzia berean dauden puntuen leku geometrikoa da.

  • Zirkunferentzia: Kurba lau itxa, bere puntu guztietatik zentro izeneko punturainoko distantzia berdina duena.

  • Elipsea: Foku izeneko bi puntu finkoetarainko distantzien batura konstantea duten puntu guztien leku geometrikoa da.

  • Parabola: Foku izeneko puntu finko batetik eta zuzentzaile izeneko lerro zuzen finko batetik distantzia berera dauden puntuen leku geometrikoa da.

Leku geometrikoaren kontzeptua aztertzen da azpian agertzen diren loturen bidez:

Anuncios