1. Gauzak zergatik dira diran moduan eta ez beste era batera? (Johannes Kepler)
  2. Zerbait poeta ere ez den matematikari bat, sekula ez da izango matematikari oso bat. (Karl Weierstrass)


Gauss, Carl Friedrich

Astronomo, matematikari eta fisikari alemaniarra (Brunswick, 1777 – Gottingen, 1855). Matematikaririk handienetakoa, “Princeps mathematicorum” esaten zioten. Bere “Disquisitiones arithmeticae” (1805) liburuan serieen konbergentzia, kongruentziak eta forma koadratikoak aztertu zituen. Besteak beste, karratu txikien metodoa, errore-teoria, ekuazio binomialak ebazteko metodo orokorra eta gainazalen kurbadurari buruzko ikerlanak zor zaizkio. Gainera, geometria hiperboliko ez-euklidearra postulatu zuen.

(Harluxet hiztegi entziklopedikoatik)

Ekuazioak, Ekuazio linealak eta sistemak, Soluziorik ez duten ekuazio linealak, Gaussen metodoa eta sistema linealen eztabaida aztertzen dira gai honetan.

Anuncios