Deribatuen aplikazioak

2009-28-07

  1. Ezin diozu guztia erakutsi, bere kabuz aurkitzen lagundu al diozu. (Galileo Galilei)

  2. Ondo eraikitzearen ondorioz, arkitekto on batera iritsiko zara. (Aristóteles)


Ukitzailea: Kurba bat puntu bakarrean ukitzen duen zuzena. Ukitzailearen malda ukitze-puntuan kurbaren deribatuak hartzen duen balioa da.
Maximoa: Funtzio baten balioak handitzeari utzi eta txikiagotzen hasten den puntua, non tangentea horizontala den eta deribatuak zero balioa hartzen duen.
Ganbila: Begiratzen zaion aldetik erdialdea gailurtua duen lerro edo gainazala

Zuzen ukitzailea, Gorakortasuna eta beherakortasuna, Maximo eta minimo erlatiboak, Ahurtasuna eta ganbiltasuna, Inflexio puntuak eta Optimiozazioa aztertzen dira gai honetan.


Funtzioen deribatuak

2009-28-07

  1. Zerebro itsu batentzat begiak ez dute balio. (Esaera arabiarra)

  2. Ikasle batek iralaske bat ez badu gainditzen, ikaslea ez da ona, irakaslea ere ez. (Esaera txinatarra)


Deribatua: Matematikan, deribatua funtzioaren aldaketaren adierazlea da. Deribatuak, funtzioaren aldagaia hazten doan heinean, funtzioak hartzen duen balioaren hazkundea deskribatzen du. Aldi berean, beste funtzio bat definituko du.

Funtzioaren deribatua puntu batean, Alboko deribatuak, Deribagarritasuna eta jarraitasuna, Funtzio deribatua eta Deribazio erregelak aztertzen dira gai honetan.


Funtzioen limiteak. Jarraitasuna

2009-28-07

  1. Nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira. (Anonimoa)

  2. Aurrerapenak bilatuz gure mugak onartzen dituena da gure laguna. Nere lagunok gogoratu: Ez dago belar txarrik, ez da pertsona txarrik ere; kultibadore txarrak baizik. (Victor Hugo)


Kalkulua: Kalkulatzeko metodo eta prozedurez arduratzen diren matematikaren zenbait adarri ematen zaien izena.
Kalkulu diferentziala XVII. mendeko problema zientifiko nagusiak ebazteko sortu zen: Kurben luzerak, Gorputz geometrikoen azalerak eta bolumenak, Kurba baten ukitzaileak, Funtzioen maximo eta minimoak… Mende horretako matematikari askok landu zituzten problema horiek. adibidez, Fermat, Wallis, Barrow…
Hasiera batean problema horiek independenteak ziren eta horrela tratatzen ziren. Problema hauek eta beste asko hartu eta teoria orokor bat egitea lortu zuten Isaac Newton eta Gottried Wilhehn Leibnitz-ek

Limitea: Funtzio baten aldagai independenteari baldintzaren bat jarri ondoren, funtzioa hurbiltzen den balioa da funtzioaren limitea.

Limitearen kontzeptua, Limite finitua, Limite infinituak, Indeterminazio motak, Funtzio baten limitea puntu batean, Funtzioa jarraitasuna, Bolzanoren teorema eta Weierstrassen teorema aztertzen dira gai honetan.


Leku geometrikoak

2009-27-07

  1. Musika soinuen aritmetika da, optika argiaren geometria den bezala. ( Claude Debussy)

Leku geometrikoa: Propietate jakin bat betetzen duten puntu guztien multzoa da.
Leku geometrikoaren adibide giza ondoko hauek aipatuko ditugu:

  • AB segmentu baten erdibitzailea: A-tik eta B-tik distantzia berean dauden puntuen leku geometrikoa da.

  • Angelu baten erdikaria: angeluaren aldeetatik distantzia berean dauden puntuen leku geometrikoa da.

  • Zirkunferentzia: Kurba lau itxa, bere puntu guztietatik zentro izeneko punturainoko distantzia berdina duena.

  • Elipsea: Foku izeneko bi puntu finkoetarainko distantzien batura konstantea duten puntu guztien leku geometrikoa da.

  • Parabola: Foku izeneko puntu finko batetik eta zuzentzaile izeneko lerro zuzen finko batetik distantzia berera dauden puntuen leku geometrikoa da.

Leku geometrikoaren kontzeptua aztertzen da azpian agertzen diren loturen bidez:


Metrika espazioan

2009-27-07

  1. Zertarako jakin behar dugu zer den lerrozuzen bat, ez badakigu zer den zuzentasuna? (Séneca)
  2. Geometria izakiaren ezagueraren zientzia bat da, baina ez heriotzari eta belaunaldiari lotuta dagoena. (Platón)

Distantzia: Espazioko bi punturen arteko tartea.Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planokmugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena.

Zuzen eta planoen arteko distantziak eta angeluak aztertzen dira gai honetan.


Funtzioen adierazpen grafikoa

2009-26-07

  1. Jenioa honale osatzen da: ehuneko bi talentua eta ehuneko laurogeita hamazortzi iraunkortasuna. (Ludwig van Beethoven)

  2. Jakintsua ez da altxorra non dagoen dakiena, baizik eta landu eta ateratzen duena. (Francisco de Quevedo y Villegas)


Aurreko ataletan aztertutako kontzeptuak kontutan izan ondoren, funtzioen adierazpen grafikoak nola egiten diten ikertuko da gai honetan.


Zuzenak, planoak: Posizio erlatiboak

2009-26-07

  1. Pitagorasek garai honetan bizitzeko aukera izan bazuen, futbol entrenatzailea izango zen; futbola geometria bai da, espazioen irekitze eta ixtea, mugimendu matematiko logikoak azken batez. (Anonimoa)

Espazioan, bi zuzenen arteko posizio erlatiboak hauek dira: Bi zuzenak zuzen bera dira; puntu batean ebakitzen dira; elkar gurutzatu egiten dute; paraleloak dira.
Espazioan, planoa eta zuzen baten arteko posizio erlatiboak hauek dira: paraleloak dira; zuzenak planoa puntu batean ebakitzen du; zuzena planokidea da.
Espazioan, bi planoren arteko posizio erlatiboak hauek dira: Bi planoak plano bera dira; zuzen batean elkar ebatzitzen dute; paraleloak dira.
Espazioan, hiru planoren arteko posizio erlatiboak hauek dira:Puntu baten ebakitzen dira; zuzen batean ebakitzen dira; hiru planoak plano bera dira (kointzidenteak); paraleloak dira; bi planok zuzen bat mugatzen dute, hirugarrena zuzenarekiko paraleloa izanik.


Zuzena eta Planoa espazioan

2009-26-07

  1. La música es la aritmética de los sonidos, como la óptica es la geometría de la luz. (Claude Debussy)
  2. En la geometría no existen sectas. (Voltaire)


Zuzena: Bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Lerro zuzena: Bi punturen arteko biderik motzena.
Planoa
: Gainazal-mota bat, non bere bi punturen arteko lerro zuzena gainazalean bertan baitago.

Erreferentzia-sistema, Zuzenki baten erdigunea, Puntu baten simetrikoa beste batekiko; Zuzenaren ekuazioak: Bektoriala, Parametrikoak, Jarraitua eta Inplizitua. Planoaren ekuazioak: Bektoriala, Parametrikoak eta Inplizitua aztertzen dira azpian agertzen diren loturen bidez:


Bektoreak espazioan

2009-25-07

  1. Ondo pentsatzeko eta txarto marrazteko trebetasunari geometria deitzen zaio. (Henri Poincaré)
  2. Materia dagoen tokian, geometria dago. (Johannes Kepler)

Bektorea: Norantza duen zuzenkia; bektore-espazioaren oinarrizko elementua.
Modulua: Bektorearen luzera adierazten duen ezaugarria.
Norabidea: Gorputz batek higitzen denean egiten duen bide edo lerroa.
Noranzkoa: Norabide bakoitzak kontrako bi noranzko ditu abiaburutik helburura eta helburutik abiaburura.


Determinanteak

2009-25-07

  1. Matematikak ez dira gesurtiak. Gertatzen dena zera da: matematikari gesurti asko dagoela. (Henry David Thoreau)

  2. Proposamen matematikoak, errealitatearekin zer ikusia dutenean, ez dira egiazkoak; eta egiazkoak direnean,  errealitatearekin ez dute zer ikusirik. (Albert Einstein)


Def: Matrize karratu bat osatzen duten elementuekin egindako zenbait produktuen batuketa da determinantea. Hau da, zenbait elementuren arteko batuketak eta biderkaketak adierazteko bidea. Elementuak kopuru bereko errenkada eta zutabetan antolatuta daude, kopuru hori ordena izanik, eta multzo hori alboetatik bi lerro bertikalez mugatzen da.

Determinanteen propietateak. Minor osagarria eta adjuntua eta Determinanteen garapena aztertzen dira gai honetan.